Eskubaloiaz betetako larunbata!

September 15, 2017

Baditugu dagoeneko asteburu honetan Iturripen ospatuko den Pitxi Torneorako ordutegiak. Lehengo partida goizeko 10:00etan izango dugu Infantilen eskutik eta 12:15ean Territorial 2-k emango dio amaiera goizari. Arratsaldean berriz, 16:00tan kadeteak hasiko dira, segidan 18:15ean Nazional 2-koekin amaiera emanez Pitxi Torneoari.
Ez ahaztu Iturripetik pasatzea larunbat honetan, eskubaloiaz beteriko egun batez gozatzeko.