1970 / 74

Eskubaloia, Arrasaten beste kirol batzuk bezala, Arrasateko Kirol Gazteria tokiko erakunde ezagunaren eskutik hasi zen, senior talde bat eta gazte edo jubenil talde bat izatera iritsiz. Baina eskubaloiko sailak 4 urte besterik ez zituen iraun. Eskubaloiarekiko interesa Barriocanal eta Zuazubiscar bezalako ikasleek ekarri zuten, Valladoliden ingeniaritza ikasi ondoren, han ezagutu bait zuten kirol berezi hau.

1978 / 79

Garai honetan berpiztu zen eskubaloia gure herrian. Aurreko etapako jokalari batzuen eskutik (Mikel Garay, Faustino Gorostiza, Juan Mari Errasti), Jose Antonio Aramburuzabalak lubeko lehen presidente bezala buru zutela eta Jesus Maria Herrero, Pitxi, guztiak ere Makilak koadrilakoei esker. Kirol Gazteriaren ere mutik kanpo, taldeak ARRASATE ESKU BALOI izena hartu zuen lurralde txapelketa jokatuz. Klub autonomo izate horretan finantziazio propioa behar zen, eta lehenengo babesleak agertu ziren, La Cepa Riojana besteak beste.

Equipo

Equipo

Equipo

1981 / 86

1981eko azaroaren 16an klubaren lehen estatutuak ofizial egin ziren Kirol Kontseilu Gorenaren Kirol Elkarteen eta Federazioen Erregistroan. 1984an, “Pitxi” Herreroren bultzadari esker, lankidetza-hitzarmen bat lortu zen ARRASATE KIROLAK merkataritza dendarekin, urte askoan Arrasateko eskubaloi-taldeei izena eman ziena. 1986ko martxoaren 18an estatutuak Eusko Jaurlaritzako Kirol Elkarte eta Kluben Erregistroan gordailatu ziren. Emakumezkoen lehen taldea ere sortu zen, eta talde honek asko iraun ez zuen arren etorkizuneko taldeentzako oinarriak jarri zituen (2004-2008 eta gaur egungoak).

Emakumeen taldea

Emakumeen taldea

1993 / 2003

Mariano Arrieta 1993an sartu zen Jose Antonio Aramburuzabala ordezkatuz lehendakaritzan, kudeaketa-eredu berri bat ezarriz eta enpresa-ideia berriak aplikatuz, eta horrek bultzada eman zion klubari. Senior taldea Lehen Nazionalean lehiatzera eraman zuen 1994-1995 denboraldian.

2004 / 2009

2004an Arrasate Eskubaloi klubaren arima zen Pitxi Herreroren heriotza kolpe latza izan zen. Baina ANDONI ARANDO, AGUSTÍN RODRÍGUEZ eta JUAN LUIS ISASMENDI bezalako lagun eta jarraitzaileen laguntzarekin, klubak aurrera jarraitu ahal izan zuen. 2007an, Mariano Arrietak lekukoa eman zion INES AZPIAZU klubeko egungo lehendakariari.

2010 / 2022

2010etik aurrera klubaren kirol arrakasta handien etapa hasi zen, eta senior taldeak Lehen Nazionalera igotzeko faseak jokatu zituen 2011, 2012 eta 2013an. Azken urte horretan taldeak Santoñan lortu zuen lehen postua eta, beraz, Estatuko Lehen Txapelketa Nazionalera igotzea. Lehen Mailan bi denboraldi eman ondoren, eta emaitza oso onak lorturik (6.lehen da bizi kourtean eta 4. Bigarren denboraldian), klubak Bigarren Nazional Mailan jokatzeko erabakia hartu zuen, gaur egungo taldearen lehia-mailarekin hobeto egokitzen dena.

Taldea

Taldea

2023 / …

Info Pitxi
Info Eskola
Aste Santuko Eskubaloi Kanpusa