Pitxi Torneoaren Hirugarren edizioa

August 4, 2017

Pitxi Torneoaren Hirugarren edizioa

2015tik urtero egin ohi izan dugun bezala, aurten ere Pitxi Torneoa ospatuko dugu Jesus Maria Herrero, “Pitxi” guretzako, zuzendari ohiaren oroimenez. Urteetan zehar berak eta talde hau osatzen dugun guztiok egindako lana goraipatzeko egiten dugun txapelketa da.

Etxeko torneoa izanik, Ordizia Eskubaloi taldea jasoko dugu Arrasaten. Non, Euskadiko Senior Mutilen txapelketara lortutako igoerari esker, Arrasate Eskubaloi taldearen aurkari bilakatu da datorren denboraldira begira.

Ez galdu horrenbeste gustatzen zaigun kirol hau ikusteko aukera eta gerturatu zaitezte Irailak 16an Iturripera!