Gu ARRASATE ESKUBALOI gara, momentu hauetan Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako 60 bat kide (jokalariak eta entrenatzaileak) dituen kluba. Ekonomikoki osasuntsu dagoen kluba gara, urteko 40.000 € inguruko aurrekontua duena eta zurea bezalako enpresen laguntzari esker, jokalariek urtero ordaintzen duten diru ekarpenari esker (250€) eta beste ekimen batzuei esker osatzen duguna.
Gure helburua oso argia da: gure gazteei kirola egiteko aukera ematea, konpromezua eta burubelarri eginiko lana baloratzen diren ingurune batean, laguntasun eta umore dosiekin uztarturik.
Gure balioekin bat egiten baduzu eta guri ekonomikoki laguntzeko ahalmena baduzu, guk jartzen dugu proiektuarkiko ilusioa, dedikazioa eta lana.
Gure lema da: “Laguntzen digunari lagundu”, beraz, nola nahi duzu zuri laguntzea?