Eskubaloia Musakolan!

May 9, 2019

Eskubaloiaz beteriko asteburua izango dugu datorren hau!! Musakolako festak direla eta, Arrasate Eskubaloitik txosnak prestatuko ditugu ostiral eta larunbatean arratsaldeko 18:00etatik aurrera Musakolako Herri Eskolan.

Hau gutxi balitz, Igande goizeko 10:00etatik aurrera, Musakolako Herri Eskolako aterpean, LH 4, 5 eta 6 mailetako ikasleentzat 4×4 eskubaloi txapelketa prestatu dugu LEK, Musakolako Festa batzordea eta Udaletxearekin batera. Dominak, baloiak, kamisetak… izango dira 8 – 11 urte bitarteko ikasleentzat.

Animatu zaitezte Musakolako festak eskubaloiarekin batera ospatzera!!