Emozioz gainezka eta ilusioz beteta!!!

April 24, 2018

“Emozioz gainezka eta ilusioz beteta!!!

Garaipen ederra klub hau osatzen dugun guztiok lortu duguna!!

Hitzez oso zaila da azaltzea asteburu honetan bizitakoa.

Mila esker jokalari guztiei beraien lana eta esfortzuagatik, Patxi entrenatzaileak ongi zuzendurik…

Mila esker baita klubeko beste taldeak osatzen dituzten pertsonei zaletu bezala asteburu osoan eman duten laguntza estimagarriagatik…

Mila esker Iturripera gerturatu diren zaletu guztiei…

Mila esker muxutruk asteburuan dena ongi egiteko esfortzua egin duten laguntzaileei eta azkenik gure klubeko patrozinatzaileei, beraiei esker gure klubak 40. urteurrena ospatzeko aukera ematen digutelako. Ezin izango genuke urteurrena ospatzeko nahi baino festa hobeagorik antolatu”.